Andrew Browne Cunningham, Cunningham of Hyndhope I. bizkondea (Rathmines, Dublin, 1883ko urtarrilaren 7a - Londres, 1963ko ekainaren 12a) britainiar Royal Navyko ofiziala izan zen.
Destruktore bat gidatu zuen Lehen Mundu Gerran eta gerren arteko aldian. Bigarren Mundu Gerran, Mediterraneoko flotaren komandante burua izan zen eta Britainia Handiko Itsas Armada zuzendu zuen zenbait itsas guduetako garaipenean, 1940an Tarantori egindako erasoa eta 1941ean Matapan lurmuturreko gudua barne. Itsasoko hornidura-lineak kontrolatu zituen, Alexandria, Gibraltar eta Maltatik. Aliatuen lehorreratzeei ere laguntza eman zien.
1943an Almirantegiko Lehen Lord mailara igo zuten. Lord Seneskal Handia izan zen Elisabet II.a Erresuma Batukoa erreginaren koroatzean.